
Yo he ido a la playa de Benidorm con mi madre ,con mi padre y con mi hermano.Alli hice un castillo de arena y me monte en un barco y lo pase superbien.
y e sacado mas imformacion sobre benidorm en WIKIPEDIA
Benidorm Alacanteko probintziako udalerri turistikoa da. 2006an 67.627 biztanle zituen. Dituen eraikinak, hondartzak eta gaueko bizitza dela eta, Mediterraneoko gune turistikorik garrantzitsuenetako bat da. XIII. mendetik populatua izan bada ere, boom turistikoa ez zen 1950eko hamarkada arte hasi eta 1970eko hamarkadatik aurrera gune garrantzitsu bilakatu zen.
Benidorm AP-7 autobidearen ondoan dago. Inguruan, hainbat mendi dauzka, Helada mendilerroa ekialdean, Cortina mendilerroa eta Puig Campana iparraldean, eta Tossal de la Cala mendebaldean.
Benidorm udalerria erdigune bakar batez osaturik dago. Erdigune horretako auzuneak hauek dira: La Cala, Ponent, Centro, El Campo, Foietes, Els Tolls, El Castillo edo Alde Zaharra, Llevant, Racó de l'Oix/Rincón de Loix eta Sierra Gelada. Horrez gain, hiriaren ingurumarietan urbanizazioak edo banandutako auzuneak daude: Barrina, L'Almafrà, Armanello, Sanç eta La
Lloma.
Benidormen ondasunik garrantzitsuena hondartzak dira. Guztira hiru hondartza dauzka, Llevant/Levante, Ponent/Poniente eta Mal Pas, eta kala txiki bat Ti Ximo/Tío Chimo izenekoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario